Ibai García Blues Project Ibai Garcia gitarra-jotzaile eta konpositore barakaldarrak bere lehen LPa, Chasing the blues, aurkeztuko du, blues-rocka eta soul ukituko ñabardurak uztartzen dituen kalitate handiko banda baten buru.
Beiztegui & The Hammond Lovers – Gipuzkoa plaza, 19:30Pasio hutsa taula gainean Fernando Beiztegui bluesman andaluziarraren eskutik, hammond zaporea eta sentimendua duen hirukote indartsu batekin batera. Gitarrarekin duen maisutasunak eta ahots urratzaileak ezinbesteko bihurtu dute blues jaialdi askotan. Bigblack Rhino – Txurreria, 23:002014an sortutako talde honen lehen lana, "Come Back Home" (2016 autoeditatua), musika beltzez, pasioz eta, batez ere, oso estilo bereziz bustitako Ep bat izan zen, publikoa axolagabe utzi ez zuena, Soularen gozotasuna Rockaren eta Rythm & Bluesaren azidotasunarekin nahastuz.
Slow Times – Lopez-Mendizabal pasealekua, 13:00Talde zarauztarrak sentsibilitatea eta dotorezia eskaintzen ditu blues texastarra eta chicagoarra, swinga eta rock-and-roll klasikoa nahastuz. Slow Times Blues Band 2016an sortu zen Zarautzen, Iker Urkiri gitarristaren proiektu gisa. Taldeak hainbat formazio izan ditu, baina egungo laukoteak eszenatokian energia, sentsibilitate eta soul dosi handia eskaintzen du. Texasko eta Chicagoko bluesa, swing-a eta rock’n’roll klasikoa nahasten dituzte, eta horrek zuzenean oso estilo berezia ematen die. Susan Santos – Plaza Berria, 19:00Badajozen jaiotako baina aspaldian Madrilen bizi den Susan Santos kitarrajotzailea egungo ospetsuenetakoa da. Bere estilo ausarta eta indartsua blues eta rock estiloetan murgiltzen da. Bere partehartzea ohikoa da Inglaterran, Frantzian zein Herbereetako jaialdietan hango zaleen lilura eta harridurarako. Guztira 6 disko argitara eman ditu. Tolosara eta ohi bezala hiruko formazioan iritsiko da eta esan beharra dago. Susan Santosek zuzeneko indartsuak eta energiaz beteta eskaintzen dituela. Bere azken lana, Skin&Bones (2024) aurkeztuko du. Shawn Pittman – Plaza Berria, 22:30Oklahomatik, Texasko bluesaren kondaira bizia. Shawn Pittmanek bere estilo nahastezina ekarriko du Tolosara, The Özdemirs talde turkiarrarekin eta Paul San Martín artista gonbidatuarekin. Ibilbide oparoko artista (1996an grabatu zuen lehen diskoa, 22 urte zituela), eta Matt “Guitar” Murphy, Hubert Sumlin edo Lou Ann Barton bezalako artistekin lan egin du, bai eta B.B King famatuaren telonero gisa ere.
María Carbonell Blues Mood – Trianguloa plaza, 13:002024an Bartzelonako Blues Elkartearen X. Blues Lehiaketan "sortzen ari den blues talde nazional onena" bezala sarituak, María Carbonell Blues Moodek ez dio soilik AEBetako musika beltzari gorazarre egiten, baizik eta berrasmatzera ere ausartzen da. Bere proposamen fresko eta zirraragarriak moldeak apurtzea eta bluesaren ondarea belaunaldi berriei hurbiltzea lortzen du, genero honen botereak bizirik eta etengabeko bilakaeran jarraitzen duela erakutsiz. The Cinelli Brothers – Plaza Berria, 20:00Marc (abeslari eta gitarrista nagusia) eta Alessandro Cinelli (bateria) anaiak buru dituen talde britainiarrak 60 eta 70eko hamarkadetako Chicagoko eta Texasko blues elektrikotik edaten du, eta bluesa, soula eta rythm and bluesa uztartzen dituen zuzeneko ikuskizun indartsuagatik nabarmentzen da. Zuzeneko indartsua, dinamikoa eta dantzagarria. 2023ko UK Blues Awards sarietan "Urteko Blues Banda" kategorian izendapena jaso zuten.