Atzo, ekainak 2, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburu den Alberto Martínez Ruiz jaunak, Tolosaldeko egungo osasun-arretaren egoerari buruz Radio Euskadin galdetua izan ondoren, adierazi zuen Osasun Sailak eta Osakidetzak konpromisoa berresten zutela Tolosan ospitale publiko bat egiteko, oheak izango zituena; eta hirigintzari buruzko udal gairen bat konpontzeke bazegoen ere, aurki eskualdeko alkateekin bilduko zela behin-betiko proiektua aurkezteko.
Tolosako EAJ-PNVk eskerrak eman nahi dizkio Pradales Lehendakaria buru duen Gobernuari, Urkullu Gobernuak gure eskualdeko osasun-arreta zerbitzua hobetzeko hartutako konpromisoari eusteagatik.
Guk ere, laster, Osasun Sailak landutako behin-betiko proiektuaren nondik norakoak ezagutu ahal izatea espero dugu. Proiektu horretan, espero dugu euskal osasun-sistema publikoak Tolosari eta bere eskualdeari eskaini ahal dion osasun-arretarik onena eskaintzea; eta, era berean, espero dugu "Asuntzion" klinikako langileen gaiari heltzea Osakidetzako Mahai Sektorialean.